Erroma

Erroma https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Erroma
155.zenbakia
Erroma
Zer musika da hau? Indiatik datorrela dirudien arren, egipziarrek harpa elektrikoekin egindako musitaren tankera hartu diot, danbor erresonanteekin tenplu baten barruan meditatzeko modukoa. Kitarren melodia astralak, bat-batean garrasiak eta… 3 minutu bakarrik pasa al dira? Ondorengo minutuetan erritmoa jaitsiko dutela dirudi. Parentesi mental horren ostean, askatzeari ekin diotela iruditu bazait ere, abisua besterik ez zen. Hurrengo minutuetako poema garraxituek lur jota utzi naute; zitara gehitu eta ez du arazorik kitarrekin nahasteko. Lapsus time-a azken abestiaren erdian nago. Nora doaz nota horiek? Imanol, Sebas, Igor eta Endika; kitarra, baxua, bateria eta kitarra. Xabi Villenak eta Lolok lortu dute nahi zuten soinu motel epiko hori.