"Hitz lauz"

"Hitz lauz" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Jon Gurrutxaga
157.zenbakia
"Hitz lauz"
Hitz bat aukeratzekotan atsegina erabiliko nuke. Arima beltza talde blues-rockeroan aritu ondoren bakarkako disko berria dakarkigu Gurrutxagak. Elgoibartarra lagun soinujole askorekin elkartu da ideiak guztiz osatzeko. Kolaboratzaile bakoitzak bere ukitua eman dio azken emaitzari. Diskoko partaideak honatx: Fredi Pelaez Hammond pianoan; Miguel Laguna, Keu Agirretxea eta Patxi Zabaleta gitarretan; Iñigo Gorritxategi, Gorka Escauriaza eta Mikel Azkargorta baxu elektrikoetan; Tana Santana kontrabaxuan; eta azkenik, Jon Gurrutxaga bera ahotsean, gitarra akustikoan, perkusio baterian eta harmonikan. Guztiaren gainetik zerbait nabarmentzearren Jon Gurrutxagaren hots zaindua aukeratuko nuke.