June y los Sobrenaturales

June y los Sobrenaturales https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
kritika
Testua: Leire Palacios
June y los Sobrenaturales
154.zenbakia
June y los Sobrenaturales
June Ugarte iruindarrak hamabi urte ditu, eta melodika, pianoa zein ukelelea jotzen ditu. Hora de aventuras marrazki bizidunek txoratzen dute, eta diskoaren letrak eta melodiak sortzeko orduan Verano azul eta Monster High telesailak izan ditu inspirazio iturri. Indie pop näive-tik edaten duen proiektua Ginkas taldeko Miguelek (Juneren aitaren laguna eta Chin Chin Records zigiluaren jabea) sustatu zuen arren, ez da zilegi June begipekoa dela esatea. Sarean ikusi daitekeenagatik zuzenekoetan ez du diskoan erakusten duen mailarik ematen, baina bide luzea dauka aurretik, eta jarrera zein potentzialik ez zaio falta.