Lazaretto

Lazaretto https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Jack White
153.zenbakia
Lazaretto
Detroitarra bakarkako bigarren lanarekin dator. Apirilean aurkeztu zuen, eta Blunderbuss (2012) aurreko diskoaren aurkezpen biran egindako abestiekin osatutako lana da. 25 abestitatik hogei landu ostean, hamaika ale bildu ditu White jaunak disko honetan. Bere hitzetan, lan honek aurreko lanak ahul uzten ditu, gorputz gehiago baitu, eta eroagoa zein bihozberagoa baita. Amerikarrak bide berriak bilatu ditu, ohikoak baino teklatu gehiago dago eta rap estatubatuarraren aurreko musika izan du oinarri konposizioan. Arraroa izan daitekeen arren, lehenengo entzunaldian Jack Whitek bere alderik onena erakusten du.