Listen

Listen https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
The Kooks
155.zenbakia
Listen
Ia ez du zerikusirik duela zortzi urte laukoteak aurkeztu zigunarekin. Atzean geratu dira pop kutsua zeukaten abesti gitarreroak. Irailean kaleratu duten diskoak funketik eta batez ere, Motown-en garaira eraman gaitzaketen erritmoetatik hartu dute erreferentzia mordoa. Horren adibide garbiena da, dudarik gabe, Down abestia. 68ko udaberrian kokatu zaitzake It Was London abestiak, baina betiere gaur egungo euskarriekin garatutako melodiekin. Junk Of The Heart (2011) lanarekin ez omen ziren gustura geratu; oraingoan esango nuke bete-betean asmatu dutela.