Once More Round The Sun

Once More Round The Sun https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
kritika
Testua: Haize galarraga
Mastodon
154.zenbakia
Once More Round The Sun
Estudioko sei lan eta gero, inor gutxi harrapa dezake ustekabean Mastodon taldearenen disko berri batek. Erritmo, gitarra riff eta abesteko era desberdin eta originalen bitartez metal musikari haize freskoa ekarri zion taldeak bere bidean darrai. Aurreko lanekin konparatuz apurtzailea ez den arren, azken disko honetan Atlantako laukoteak esplorazio lanetan dihardu, imajinazioari inolako hesirik jarri gabe. Gainera, berritasunen bila, bateria-jotzailea ere abesten jarri dute. Azken urteetan bezala, momentu interesgarriz betetako lan aberatsak lortzeko gai izaten jarraitzen dute.