Path of Live

Path of Live https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
kritika
Testua: Haize Galaraga
Trallery
154.zenbakia
Path of Live
Balearretatik datorren hirukoteak erakusten du 80ko eta 90eko hamarkadetan hain zabalduta egon zen trash-metalak bizirik dirauela. Metallicaren bertsioak eginez kozkortu ziren arren, denbora laburrean euren pertsonalitatea aurkitzeko gai izan dira hain jorratuta egon den estiloaren barnean. Iaz argitaratu zuten lehen lanaren ondoren, zuzeneko indartsu batekin ausartu dira. Diskoak abesti berririk ez dakarren arren, estudioan landutako abesti boteretsuak ondo lortutako soinuarekin berpizten dituzte, euren indarra zuzenekoan dagoela erakutsiz.