Perlak

Perlak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Perlak
154.zenbakia
Perlak
Kortxoenean esan zidaten soinu propioa bilatu nahi dutela atzerapen eta erreberberazioen laguntzarekin. Goazen da lehen kanta lasaia, konturatu gabe entzuten dena. Oihane, Patxi, Maite eta Ilargik osatzen dute Perlak. Alai abestia dator piano kurioso eta bateria alaiarekin lagunduta. 2013. urte hasieran sortu zuten taldea. Ahaztu hasteko eta Koloretan bereziak datoz ondoren beren zera hori ia lortzeraino. Post-punka egiten omen dute. Berezia da niretzat Itzali argiak duen igoera ikaragarria; benetan sentitua da. Azkenik, Elkano 37-32 eta Olatu lasaiarekin agurra. Kontutan hartzeko moduko Perlak.