Perspectiva Caballera

Perspectiva Caballera https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
kritika
Testua: Leire Palacios
Sr. Chinarro
157.zenbakia
Perspectiva Caballera
Antonio Luqueren poesiak ironia eta egunerokotasunaren atzean ezkutatzen du garaikidearen begirada. Musikari aparta dela erakutsi digu, abesteko dohairik ez badu ere. Hainbat gorabehera medio, hamabosgarren disko honetarako autoekoizpenera salto egitea erabaki du. Perspectiva caballera-rerakin esentziara buelta egiten du, alegia, betiko Sr. Chinarrok zeraman norabidera. Atsegin dugunok behar genuen El gato de S. bezalako abestia. Eskerrak, Presidente (2011) diskoaz geroztik ez baitzuen ganoranzko lanik egiten. Hala ere, inoizko albumik lasai eta tristeena egin du.