Quince sombras de Chivi

Quince sombras de Chivi https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
El Chivi
153.zenbakia
Quince sombras de Chivi
Hamabost abesti berri dakarzkigu Chivik, tabuak apurtzeko disko dibertigarri bezain gomendagarrian. Bere klasiko berrituak eta kritika soziala dira diskoaren ardatz, mota guztietako perbertsio anal imajinaezinekin batera. Pena da José Córdoba izenarekin egindako lana ezezaguna izatea, letrei dagokionez beste bide batzuk jarraitzen baititu. Badakit porno-autorearenak oso hitz gogorrak izan daitezkeela printze eta printzesen ipuinak gustuko dituztenentzat. Nik jakinaren gainean jarri zaituztet; hala ere, gutxienez baladak entzutea gomendatzen dizuet, bihotz-bihotzez.