"Bloodstone & Diamonds"

"Bloodstone & Diamonds" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
Machine Head
157.zenbakia
"Bloodstone & Diamonds"
Zortzigarren iraupen luzeko lana dakar Kaliforniako talde nekaezinak. Adam Duce betiko baxu-jotzailea atzean utzi eta diskoetxez aldatu badute ere, musika aldetik ez dakarte berrikuntza handirik. Bere horretan jarraitzen du Robb Flynnek, eskema handirik apurtu gabe gitarra-jotzaile eta abeslari bikaina dela erakusten du, metalaren erreferente batek behar lukeen bezala. Diskoa potente hasi arren, erdialdera indarra galtzen duela dirudi, baina Game Over eta Take Me Through the Fire bezalako pieza ederrek amaiera aldera gorputza astintzen dizute berriz ere.