Rodin

Rodin https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
kritika
Testua: Haize Galarraga
Locktender
155.zenbakia
Rodin
Hardcorea ez dela burrunda basati soila eta era guztietako artista klasikoetan inspira daitekeela erakusten digu Cleveland-eko (AEB) post harcore/metal taldeak. Iaz Franz Kafkaren aforismoak izan baziren, oraingo honetan Auguste Rodin eskultorearen lau lan esanguratsuenetan aurkitu dute abestiak sortzeko iturria. Abestien hitzek eskulturen esanahiaz edo oinarri historikoaz dihardute, bakoitzari egokitutako soinu banda apartekoarekin. Lau abestirekin 40 minutuko lan borobila egiteko gai izan dira, eta abestiren batean ahotsa bibolinagatik ordezkatzera ere iritsi dira.