Supernova

Supernova https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
kritika
Testua: Leire Palacios
Ray Lamontagne
153.zenbakia
Supernova
Supernova udako soinu banda da. Hamar urte eta bost disko igaro dira Ray Lamontagne ezagutu genuenetik, eta aurrenekoz nabaritu daiteke ondo neurtutako arriskuak hartu eta soinua aldatu ordez, orain arte landutakoa fintzeko nahia izan duela. Folk rock abeslari estatubatuarra psikodeliarekin ausartu da, eta bere ohiko poetika literarioa hamaika geruza melodikorekin nahastuta emaitza elegante, gozo eta hunkigarria lortu du. Hala ere, Supernova single homonimoan entzulea erraz harrapatzen du erroetara buelta eginez. Dudarik gabe, Ray Lamontagneren lanak faboritoetan gordetzekoak dira.