The ArchAndroid

The ArchAndroid https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Janelle Monáe
153.zenbakia
The ArchAndroid
2010ean ezagutu nuen Monáe anderea. Aurretik ez nuen rhythm and blues garaikidearen erreferentzia handirik. 2007an Metropolis: Suite I (the Chase) EP-a aurkeztu eta gero, urakan bat bailitzan agertu zen Kansas hiriko 24 urteko neska aipagai dugun diskoarekin. Afrofuturista izendatu zuten disko honetan erabili edo sortutako estiloa, zientzia fikzioan ohikoak diren kontzeptuak erabili baitzituen sortze prozesuan. David Bowie, Outkast edota Michael Jackson bezalako artistekin alderatu izan dute soul psikodelikoaren ordezakri den emakumea. Hainbat estilo uztartzearen ondorioa izango ote da?