This is all Yours

This is all Yours https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
kritika
Testua: Leire Palacios
Alt-J
155.zenbakia
This is all Yours
Sublimea. Alt-J-k bigarren estudioko diskoarekin lortu du beste askok laugarren diskora arte lortzen ez dutena; ohorearekin kontsakratzea. Ehundura kaleidoskopikoen zirrikituetatik leunki bidaiatzen du entzuleak, hasieran ahotsen geruza bertikaletan gora eta behera, grabitaterik gabeko saltoak emanez, eta ondoren oinarri elektrikoetan sampleatuta hazten diren soka instrumentuen kulunka horizontalekin. Riff miragarriek ez dute huts egiten. Pina Bausch bera ikusi dut Café Müller koreografian jantzi zuri luze jainkotiar eta guzti, diskoan agerian zein ezkutuan diren soinuen irudikapen fisiko mentala egin dudanean.