Vivid Green

Vivid Green https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Nobody
154.zenbakia
Vivid Green
Duela zenbait hilabete Kaliforniako Elvin Estela DJ-ak disko berria kaleratu zuen. Underground Hip-hopa lantzen duen ekoizlearen zortzigarren estudioko lana da Vivid Green, eta bere bakarkako bosgarrena. Elektronika iluna eta samplerrak baliatuz sortutako atmosferak hainbat MC-k nahiz melodiadun ahotsek abesten dituzte, baina badira ere instrumentalak diren abestiak. Diskoan Baths-ek (Will Wiesenfeld) kolaboratu du, besteak beste. Batzutan apokaliptikoa dirudien arren, substantzia psikotropiko baten eraginpean egotearen sentsazioa eragiten duen diskoa da. Ez soilik kalean entzuteko; elektronika atsegina izan daiteke etxean ere.