World Peace is Non of Your Business

World Peace is Non of Your Business https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
kritika
Testua: Leire Palacios
Morrissey
154.zenbakia
World Peace is Non of Your Business
The Smiths taldeko abeslari ohiak ez du sekula ahoan bilorik izan, hortaz, bere letrekin tontotuta dagoen gizartean zartako musikalak banatzen ibiltzea ez da kontu berria. Eta erabili duen pizgarri kontzeptualak ere beste zerbait ekartzen du gogora: World Peace is None of Your Business 1998an Manic Street Preachers taldeak ateratako If You Tolerate This Your Children Will Be Next kantak proposatzen duen kontzeptuaren moldaketa ironikoa dela esan daiteke. Zaila da kantatzen duena serio hartzea topikoz beteta dagoen The Bullfighter Dies edota beat idazleari abestutako Neal Cassady Drops Dead entzunda. Diskoaren erdia bakarrik salba daiteke; oro har, koherentziarik gabeko lan desorekatua da.