Big Hero 6

Big Hero 6 https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
kritika
Testua:
Zuzendaria: Chris William, Don Hall.
Aktoreak:
157.zenbakia
Big Hero 6
San Frantzisko eta Tokyo uztartzen dituen etorkizuneko Fransokyo metropolian bizi da hamalau urteko Hiro. Bere anaiaren heriotzarekin zerikusia izan zuen Yokai gaizkilea harrapatu nahi du, eta horretarako, lau lagunekin batera superheroi talde bat osatzea erabakiko du. Eta izenburuan ageri den seikotea osatzeko kide ezin bereziago bat izango dute: Baymax izeneko robot xaloa. Disneyk bihotza ukitzeko duen abilezia eta Marvel etxearen komikietako abenturak uztartzen dituen filma.