Locke

Locke https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
kritika
Testua:
Zuzendaria: Zuz: Steven Knight.
Aktoreak: Tom Hardy, Olivia Colman, Ruth Wilson
153.zenbakia
Locke
Lanetik etxera bueltatzen ari dela, telefono dei bat jasoko du Ivan Lockek. Dei horrek sekretu bat azaleratuko du, eta ondorioz, orekatuta zuen bizitza erabat aldrebestuko dio. Gizon bat autoa gidatzen eta telefonoz hitz egiten, 85 minutuz. Ariketa zinematografiko ezin arriskatuagoa, Hardyren lan bikainak lagunduta, ikuslea zur eta lur utziko duena. Buried (2010) gustatu bazitzaizun, ezin duzu galdu.