Noah

Noah https://www.gaztezulo.eus/albisteak/noah/@@download/image/noah_1396530327.jpg
2014/04/07
kritika
Testua:
Zuzendaria: Darren Aronofsky.
Aktoreak: Russel Crowe, Jennifer Connelly, Emma Watson.
150.zenbakia
Noah
Gizaki bekatariz betetako munduan, familiarekin lasai bizitzea beste asmorik ez du Noahk. Egun batean, Jainkoak betebehar bat emango dio: planetako animaliak uholde unibertsaletik salbatuko dituen ontzia eraikitzea. Black Swan (2010) drama psikologiko bikainean zisne zuria eta beltza aurrez aurre jarri ostean, ea nola moldatzen den Aronofsky pasarte bibliko ezaguna oinarri hartu eta ongiaren eta gaizkiaren arteko alegoria ilustratzen.