19 kamera

19 kamera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/19-kamera/@@download/image/20121031882819_Kamera_Jon_Arretxe.jpg
2012/11/02
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Jon Arretxe
134.zenbakia
19 kamera
Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den Toure afrikarra da liburuko pertsonaia nagusia. Igarle lanetan hasiko da lehendabizi baina, bezeroak topatu nahian dabilela, hainbat proposamen jasoko ditu eta espero gabeko egoeratan katramilatuko da. Nobela beltz hau Bilbon kokatu izanak freskotasuna eta gertutasuna eman dio kontakizunari, nahiz eta hurbiltasun horregatik sinesgarritasuna ere jokoan egon zenbait unetan. Umorerik, gordintasunik eta saltsarik ez zaio falta liburuari.