60 ordu zoologikoan

60 ordu zoologikoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/60-ordu-zoologikoan/@@download/image/60_ordu_zoologi_1389260928.jpg
2014/01/10
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Gorka Etxeberria Casqueiro
147.zenbakia
60 ordu zoologikoan
Bertsolari gisa bati baino gehiagori ezaguna egingo zaion Gorka Etxeberria Casqueirok autoeditatutako poema liburua plazaratu du. Asteburua, desfasea, lagunartea, futbola, sexua, taberna zuloa edota lana bezalako gaiez dihardu estilo zuzen, narratibo eta praktikoan. Arrapaladan bizi den animaliaren begietatik egiten digu edozein asteburutako ostiraleko 19:00etatik asteleheneko 7:00etara bitartean bizi duenaren argazkia.