Abisalia

Abisalia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abisalia/@@download/image/abisalia_1398779640.jpg
2014/05/05
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Asier Serrano
151.zenbakia
Abisalia
Abisalia hiri gorria da. Beste mundu bat. Bertako biztanleek habitatzen dituzte Asier Serranoren laneko kontakizun laburrak. Sepia kolorekoak batzuk, iradokitzaileak guztiak, odoltsuak zenbait, ukitu gore bat izatera ere iritsi daitezkeenak. Pertsonaiatik pertsonaiara eta denboran jauzika, puntu ezberdinetatik lotzen dira istorioak, Abisaliaren ideia osatzen duen mosaikoa eraikitzeko. Estetiko bezain sakona. Gustura irakurtzekoa.