Amaren heriotzak libreago egin ninduen

Amaren heriotzak libreago egin ninduen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amaren-heriotzak-libreago-egin-ninduen/@@download/image/amaren_heriotza_1380807111.jpg
2013/10/07
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Mari Luz Esteban
144.zenbakia
Amaren heriotzak libreago egin ninduen
"Ez gara libre izango emakume izendatuok, bakardadea sortuz bakardadean bizirauten trebatzen ez garen bitartean, emakume izateari eskapan". Mari Luz Esteban antropologoak maitasunaren eta askatasunaren arteko tira-birak eta kontraesanak plazaratu ditu poema liburu honetan. Amatasuna, sexualitatea, emakume izatea… gaiak jorratu ditu, eta gizartean islatzen ausartzen ez garen hainbat ideia eta sentimendu azaleratu. Irakurketa erabat gomendagarria, gai ezagunei ikuspegi ezezaguna emateko.