Atzerri

Atzerri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atzerri/@@download/image/atzerri_mikel_a_1359555921.jpg
2013/02/04
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Mikel Antza
137.zenbakia
Atzerri
Atzerria dateke kartzela, ihesa, erbestea, klandestinitatea. Mikel Antzak urte luzeetan bizi izan dituen atzerriak ditu hizpide eleberri honetan, idazlearen sentiberatasun eta gogoeta hegalaria militantziaren uztarri zurrunari josteko ahaleginaren gihar-nekeak beti lagun. 333 orritan kabitzen diren lerro eta lerro-tarte guztiekin mintzo zaigu, azukrerik gabe kikaran, zurrupada txikitan eta astiro baina hoztu aurretik edateko.