Atzorako geratzen dena

Atzorako geratzen dena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atzorako-geratzen-dena/@@download/image/20111212768Atzorako_geratzen_dena_ana_urkiza.jpg
2011/12/02
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Ana Urkiza
124.zenbakia
Atzorako geratzen dena
Ehundaka aforismo utzi ditu idatzirik Urkizak, goizero hiruzpalau irakurtzeko moduan, pilula dosien gisan. Sustraitutako ideiei beste buelta bat ematen saiatu da, ironiaz eta umorez gehienetan. Pentsaraztea lortu eta, tarteka, aurpegian irribarrea sorrarazi dit. Buruz behera jarrita ingurukoari egindako begirada da, zergatien garrantzia gogorarazten diguna, eta baita jasotakoa zalantzan jartzeko premia ere. “Ontzat eman ditugun abiapuntuak ez direla existitzen deskubritzen dugu handitzean. Eta berriro txikitzen gara”.