Birjinak
Hamabi istorio eta egoera: ama aurkitzeko asmoz izebaren etxetik ihes egin duen neskatoa, gizonak abandonatutako emakumea, herentziagatik borrokan aritu diren seme-alabak, etab. Ironiaz beteriko lumaz, bere pertsonaientzako patu gogorrak sortu zituen idazle ukrainarrak. Emakume indartsuak eta hauskorrak ageri dira nagusiki: Gizonek esaten dute emakumearentzat ez dagoela bizitzarik maitasunetik kanpo. Baina zuek, bakarrik bizi zaretenok, ez al zarete zoriontsu?