Bizien gaubeilan

Bizien gaubeilan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizien-gaubeilan/@@download/image/201112123689bizien_gau_beilan_txiliku.jpg
2011/12/02
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: J.M. Olaizola ‘Txiliku
124.zenbakia
Bizien gaubeilan
Ipuin liburu honetan 23 istorio bildu ditu zarauztarrak eta hainbat pertsonaien gertakizunak tartekatu ditu: ezkondu aurreko parrandaren ondoren urruneko herri galdu batean azaldu den gizona, epaitegira ezagutze-saio batera joan beharko duen mutila, gauean semearen eta senarraren zain dagoen emakumea… Kontakizun bereziak idatzi ditu Txilikuk, irakurterrazak, irakurlearen arreta bereganatzen dutenak. Ipuin guztien norabideei bira ematen die, irakurlea ia beti ezustean harrapatuz. Gustura eta neke handirik gabe irakurtzen den liburua duzue hau.