De Rerum Natura 3

De Rerum Natura 3 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/de-rerum--natura-3/@@download/image/201064601de_rerum_natura.jpg
2010/06/04
kritika
Testua:
Idazlea: Zaldi Eroa
108.zenbakia
De Rerum  Natura 3
Zaldi Eroa ezizenez ezaguna den Patxi Huarte marrazkilari nafarrak 2007ko udatik 2009ko bukaera bitartean Berria egunkarian plazaratutako komiki zinten bilduma kaleratu du; 350 guztira. Samurrak eta zorrotzak dira marrazkiak, aldi berean. Napoleon Lopez, Braveheart Ibarretxe, Azken Antxoa edota The Organization-en xelebrekeriekin barre egiteko ezin aproposagoa da liburua. Marrazkilari gisa ez ezik, kazetaritzat ere du bere burua Huartek, izan ere, gaurkotasuneko gaiei arreta jarri behar die uneoro, marrazteari ekin aurretik.