“Desio izeneko tranbia”

“Desio izeneko tranbia” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desio-izeneko-tranbia/@@download/image/59p58-1.jpg
2006/01/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Tennessee Williams. Itzultzailea: Xabier Paya
59.zenbakia
“Desio izeneko tranbia”
ALBERDANIA-ELKAR

Tennessee Williams idazlearen antzerki lana euskarara itzuli du Xabier Paya bertsolari ezagunak. Tennessee Williamsek obra ospetsu asko idatzi zituen, eta haietako asko zinemara eraman ziren arren, "Desio izeneko tranbia" hau da bere obrarik ospetsuena. Izan ere, 1951. urtean Elia Kazan zuzendariak "A streetcar named desire" filma egin zuen, Marlon Brando aktorea protagonista zuela, eta arrakasta berehalakoa izan zen. Xabier Payaren ustez, istorio honen ardatz nagusiak ondokoak dira: indarkeria, pertsonaien jatorri kontraesankorra, sexualitatea, bakardadea eta egia-gezurra erlazioa. Era berean, obrak "bertso formatua" duela uste du Payak: "Icebergaren punta hasieratik erakusten du Tennesseek, eta bertsolariok ere hasieran esaten dugu nora goazen. Halere, azken punturaino ez da ulertzen hasieran esan nahi genuen horren testuinguru eta osotasuna".