Egia esan

Egia esan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egia-esan/@@download/image/egia_esan_1382629824.jpg
2013/11/04
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Peru Magdalena
145.zenbakia
Egia esan
Urte asko dira Kimuren aita desagertu zela, eta ordutik semeak ez du haren berririk izan. Pertsonaia berezia zen, artista, pentsalaria eta hego-haizea bezain askea. Aitak bere adina zuenean lagun batekin Kaltxakietan barrena buruturiko bidaia egitea erabakiko du Kimuk, idatzita utzi zuen bidaia-koadernoa gidari hartuta. Aita hobeto ezagutu eta haren izate zoroarekin bakeak egin guran, espero ez dituenak deskubrituko ditu protagonistak.