Gure erditzearen jabe

Gure erditzearen jabe https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-erditzearen-jabe/@@download/image/gure_erditzeare_1396532361.jpg
2014/04/07
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Estitxu Fernandez Maritxalar
150.zenbakia
Gure erditzearen jabe
Haurdun dagoen emakumeak ze erditze mota izan nahi duen erabakitzeko informatuta egon behar du, eta bizi duen egoeraz jabetu. Fernandezek hainbat emakumeren erditze esperientzien kontakizuna gerturatu digu, ezberdinak denak, baita emagin eta ginekologoen ezagutza ere. Guraso izateko asmoa duen edonorentzat aproposa da liburua, prozesuari buruzko ideiak eta erabakiak sendotzeko. Lan honekin aseta geratu gara, eta orain, haurdunaldiari buruzkoa egin dezan eskatuko diogu lesakarrari.