“Harry Potter eta sekretuen ganbera"

“Harry Potter eta sekretuen ganbera" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harry-potter-eta-sekretuen-ganberaquot/@@download/image/15p42-1.jpg
2002/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: J.K. Rowling
15.zenbakia
“Harry Potter eta sekretuen ganbera"
Itzultzailea: Iñaki Mendiguren
ELKARLANEAN eta SALAMANDRA
284 orrialde



Bigarren urtea du Harry Potterek Hogwartseko Azti eta Sorgin Eskolan. Halako batean, Dursleytarrenean dagoela, iratxo bat azaldu eta eskolara ez joateko abisua emango dio. Norbaitek hura akabatzeko plan bat prestatu omen du. Harryk, ordea, bere lagun Ron eta Hermionekin ikasturte berriari ekingo dio, modu xelebre batean bada ere. Bat batean, gertaera arraroak jazoko dira Hogwartsen. Norbait bertako jendeari erasotzen hasiko zaio eta izakiak harri bihurturik agertuko dira. Erasotuak aurkitzen dituzten lekuan, mezu batzuk idatzi ditu norbaitek. Hori dela eta, izugarrizko zalaparta sortuko da eskolan eta aspaldiko kondaira batean murgildurik izango ditugu Harry eta bere lagunak. Aspaldi, Slyther aztiak Hogwartseko gazteluan ganbera sekretu bat eraiki eta munstro bat gorde omen zuen bertan, baina inork ez du inoiz ganbera hori topatu.