Hobe isilik

Hobe isilik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hobe-isilik/@@download/image/hobe_isilik_1394010613.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Garbiñe Ubeda
149.zenbakia
Hobe isilik
Askotariko testuak irakurri dizkiogun arren, hauxe dugu Garbiñe Ubedaren lehen eleberria. Espainiako Gerran desagertutako aitonaren irudi ezezagunari hautsak harrotzen hasiko da Bakartxo, istorioko protagonista. Bere ahotik ezagutuko ditugu ezjakintasuna kudeatzeko zailtasuna eta egiaren aurkako borrokaren zama. Isilik egotearen edo gehiago jakin nahi ez izatera iritsi arteko bidea egitearen artean erabaki beharko du, inoiz horretara iristerik bada.