Hura ez da lekua

Hura ez da lekua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hura-ez-da-lekua/@@download/image/hura_ez_da_leku_1365162157.jpg
2013/04/08
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Askoren artean
139.zenbakia
Hura ez da lekua
Zorionaren xerka dabilen inoren larruan, galdera ikurrak eta orri zuri-beltzak. Lau pertsonaiaren irudien arteko fusioa. Bizitzako gauza txikiak. Elkarrizketa iradokitzaileak. Narrazioa, poesia, marrazkia eta hitz musikatuak uztartuz eginiko obra ederra da, alde ezberdin askotatik zukua atera dakiokeena. Desberdina. Apurtzailea. Dastatzeko erraza eta atsegina izanagatik, bilatu nahi beste geruza ditu sakonerantz.