Hutsaren itzalak

Hutsaren itzalak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
kritika
Testua:
Idazlea: Jon Arretxe
157.zenbakia
Hutsaren itzalak
Jon Arretxek 19 Kamera (2012) eta 612 euro (2013) liburuei lagun eginez trilogia osatzen duen liburua argitaratu berri du. Touré burkinafasoarraren gorabeheren eskutik Bilboko San Frantzisko auzoko errealitatea eta etorkin askoren eguneroko ogia den bizimodu latza bistaratuko dizkigu, aurreko liburuetan baino are gordinago. Film amerikarretako egoerak gure herrietako kaleetan lekutzeak zer pentsatua ekarriko dio bat baino gehiagori.