Ipar haizearen kontra

Ipar haizearen kontra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipar-haizearen-kontra/@@download/image/20121319623Ipar_haizearen_kontra_daniel_glattauer.jpg
2012/02/03
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Daniel Glattauer, Itzultzailea: Irati Elorrieta
126.zenbakia
Ipar haizearen kontra
Emmik e-posta bat bidali du aldizkari bateko harpidetza eten nahian. Aldizkariaren helbide berdintsua duen Leori iritsi zaio, ordea, mezua. Nahasketa xume honek bien arteko e-posta elkartrukea sortuko du, eta euren arteko harremana sendotuz joango da. Luzaroan elkarri idatzi ondoren, behin eta berriz izandako buruhausteari aurre egin beharko diote: iritsi al da aurrez aurre elkar ezagutzeko garaia? Idazle austriarrak istorio hunkigarria idatzi du, irakurtzen jarraitzeko irrika pizten duena. You've got mail filma gogorarazten du.