“Maiderren taupada

“Maiderren taupada https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiderren-taupada/@@download/image/23p46-1.jpg
2002/10/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Maite Gonzalez Esnal
23.zenbakia
“Maiderren taupada
ALBERDANIA
105 orrialde



Maider neska berezia da. Jendearen taupadak entzutea atsegin du, baina, bereziki, animalienak, albaitaria izan nahi baitu. Bere osaba Rafaelek, sendagilea bera, oparitu zion fonendoskopioa, bihotzaren musika entzuteko walkman-a. Tramankulu honi esker izakien sentitzeko moduak ulertzen saiatuko da. Aimar katua, Ander bere laguna, Mikel anaia txiki eta bihurria, Beñat nesken bihotza non dagoen ez dakien mutila... Helduek, ordea, ez dute Maiderren jokabidea ulertzen. Izeba Daniellek Bordelera bidaltzea proposatuko die gurasoei, frantsesa ikas dezan. Topo egiten duten bi mundu ezberdinen inguruko begirada adimentsua eskaintzen digu liburu honek. Umorez betea, zorrotza eta gizatiarra, aldi berean. Finean, Maiderrek ez du errurik maleta batean jaio bazen.