Nire amaren autobiografia

Nire amaren autobiografia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2013/05/06
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Jamaica Kincaid, Itzultzailea: Alberto Martinez de la Cuadra
140.zenbakia
Nire amaren autobiografia
Liburuko protagonistak haurtzaro gazi samarra bizi izan zuen: amarik gabe hazi zen, eta aitak arropa garbitzailearen zaintzapean utzi zuen. Egoera hark erabat baldintzatu du bere izaera eta bizimodua, eta ama sekula ezagutu ez izanak ere amaigabeko hutsunea sortu dio, irudimenaren laguntzaz, dituen gabeziak estaltzen saiatu arren. Sexua, maitasuna, arraza, kolonizazioa eta beste zenbait gai jorratu ditu Kincaidek, eta irakurlea emozioen bidez engaiatzen du, nahiz eta erritmoaren geldotasuna tarteka gogaikarria izan.