Odolaren deia

Odolaren deia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
kritika
Testua:
Idazlea: Iñaki Irasizabal
156.zenbakia
Odolaren deia
Aitaren heriotza dela medio, Gorkak aspaldi ikusi gabeko anaiaren deia jaso du. Gertaerak bere familiarekin eta etxearekin harremanetan jarriko du, eta uxatu nahi zituen sentipenak berrituko dizkio. Anaiak laguntza eskatuko dio, ordea, eta ezin izango dio ukatu, bere burua arriskuan jarri eta bizitza korapilatuko diola jakinda ere. Istorioaren katramilak jakin-mina piztuko dio irakurleari eta aurrera jarraitzeko gogo bizia emango dio, baina amaiera ez da sortutako itxaropen-mailaren parekoa izango.