Orbanak

Orbanak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/orbanak/@@download/image/20128301917Orbanak_Pello_Lizarralde.jpg
2012/09/07
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Pello Lizarralde
132.zenbakia
Orbanak
Herri txiki bateko fabrikan lan egiten duen ingeniari aleman baten emaztea hilik agertu da. Bi pertsonaia nagusi ageri dira istorioan: ihesean dabilen orbainduna, hiltzailea izan daitekeena, eta iheslariaren arrastoaren atzetik dabilena. Alde batetik, iheslariak ikusten duenaren kontakizun zehatza eta objektiboa dago eta, bestetik, jarraika dabilenaren kontakizun pertsonalagoa. Iheslariarekin gertatuko dena jakiteko irrikaz, irakurtzen jarraituko duzu, batzuetan deskribapenek narrazioaren erritmoa moteldu arren.