"16 ipuin amodiozko"

"16 ipuin amodiozko" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quot16-ipuin-amodiozkoquot/@@download/image/29p46-3.jpg
2003/04/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
29.zenbakia
"16 ipuin amodiozko"
SUSA
232 orrialde



Idazle oparoa dugu Xabier Mendiguren beasaindarra. Honakoan, 1986an kaleratu zuen "Sei ipuin amodiozko" bilduma ezaguna osatu du. Garai hartan argitaratu ez ziren ipuinak eta gerora egindakoak bildu ditu Xabierrek liburuan. Oro har, amodioa hizpide harturik, kutsu ironikoa duten istorioak bildu ditu. Hitzaurrean Markos Zapiainek adierazten duen bezala, amodioaren ertz guztiak barneratu ditu "matriuska" moduko batean. Sarritan, gizakiaren ezintasuna islatzen da; maitasun ideal horretatik zein urrun gauden ikus daiteke obra osoan. Hainbat adinatako pertsonaiak oinarri harturik, dekalogo moduko bat sortu du idazleak. "22 ebaki", "Orense bar", "Demagun sexua komunikatzeko beste era bat baino ez dela", "Pastitxe" edo "Melodrama" bezalako ipuinak dira horren adibide garbiak.