"Anemometroa"

"Anemometroa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotanemometroaquot/@@download/image/2p42-1.jpg
2000/11/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Igor Estankona
2.zenbakia
"Anemometroa"
SUSA
91 orrialde



"Arratiako Zantzoa" aldizkarian trebatu zen Estankona. Stanley ezizenaren pean gordetzen zen eta errezitaldiak ematen zituzten. Agian orduan doitu zituen  hitzak ahoaren eta ezpainen neurrira. Zantzoa taldea deseginik, gas-maskara kenduta etorri zitzaigun liburu honetan harearen azpian sinpletasunari beldurrik ez dioten hitzak egon behar dutela aldarrikatuz. Ez da ordea anemometro arrunta Estankonak dakarkiguna, barne haizeen abiadura neurtzen duena baizik. Liburu honetan topatuko dituzu sustraietara itzuli nahi duten gazteak bata bestearen sorbaldan bisonteak marrazten. Julio Cortazar eta Jon Mirande belar moztu berriaren gainean etzanda. Literaturak eta liburuek, beste literatura eta beste liburuetara kateatzen gaituztelako...