"Anne Franken egunkaria"

"Anne Franken egunkaria" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotanne-franken-egunkariaquot/@@download/image/50p54-3.jpg
2005/03/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Anne Frank. Itzultzailea: Josu Zabaleta
50.zenbakia
"Anne Franken egunkaria"
EREIN
351 orri





Ezaguna izanagatik, sekula ahantzi beharko ez litzatekeen istorio horietako bat da Anne Frank-ena. Anne 1929ko Alemanian jaio zen, familia judu batean. Naziengandik ihesi, Holandara joan zen senideekin batera; baina horrek ez zituen zorigaitzetik salbatu. Annek bi urte eman zituen —1942tik 1944ra— familiarekin eta beste lau lagunekin Amsterdamgo ganbara sekretu batean ezkutatuta. Orduan idatzi zuen gerora hamaika hizkuntzatara itzuli den egutegi ospetsu hau. Anne Frank 1945ean hil zen Bergen-Belsen kontzentrazio eremuan. Hona hemen egutegian idatzi zituen lehen hitzak: "Gauza guztiak esan ahal izango dizkizut, nik uste, orain arte inori ez bezala, eta laguntza handia emango didazula espero dut".