"Aurpegiko ubeldurak"

"Aurpegiko ubeldurak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotaurpegiko--ubeldurakquot/@@download/image/2010722116Aurpegiko_ubeldurak_antton_kazabon.jpg
2010/07/04
kritika
Testua:
Idazlea: Antton Kazabon
109.zenbakia
"Aurpegiko  ubeldurak"
Matilde da protagonista. Istorio gordina, inondik ere. Ospitalean dago, senarrak jipoitu ostean. Bere burua defendatu ahal izateko, erabaki gogorrena hartu behar izan zuen Matildek, eta hain zuzen ere horri buruz mintzatuko zaizkio Lukax eta Enara seme-alabeei. Pertsonaia bakoitzak ikuspegi banatik begiratuko dio gertatutakoari eta irakurlea puzzlea osatzen joango da apurka-apurka. Emakumeen kontrako bortizkeria bakarrik ez; alkoholismoa eta  sendi apurtuetan seme-alabek pairatzen dutena ere ukitzen ditu idazleak.