"Bat, bi, Manchester"

"Bat, bi, Manchester" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbat-bi-manchesterquot/@@download/image/69p45_1.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Uxue Alberdi
Idazlea: Irati Jimenez
69.zenbakia
"Bat, bi, Manchester"
ELKAR
Bi mutilen arteko maitasun istorio bat da Bat, bi, Manchester. Mutil homosexuala bere pisukide heterosexualaz maitemindu da. Ez du esperantzarik. Kritika kontrajarriak izan ditu liburuak: narratzaile frustratua homosexuala izatea betiko klixeak errepikatzea ez ote den… Baina estilo, erritmo eta irudien aldetik, berria, atsegina, inteligentea eta zorrotza da, zalantzarik gabe. 89 orrialde baino ez ditu Jimenezen nobelak; hitz bat bera ere ez du sobera. Kontakizun bizi-bizia da, 10 hitz baino gehiagoko esaldi gutxi aurkituko ditu irakurleak. Ekinaldi batean irakurtzen da. Norberak epaitu dezala, bada.