"Berdin dio"

"Berdin dio" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotberdin-dioquot/@@download/image/55p58-3.jpg
2005/09/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Agota Kristof. Itzultzailea: Eskarne Mujika
55.zenbakia
"Berdin dio"
ALBERDANIA
80 orrialde



Alberdania argitaletxeko lagunak oso Agota Kristof-zaleak dira: izan ere, idazle hungariar ezagunaren hiru liburu euskaratu dituzte azken urteotan: "Koaderno handia" (1997), "Atzo" (2003) eta lerrootara ekarri dugun "Berdio dio" hau. Aurreko obra horiek dastatu dituen irakurleak ezagutzen du Kristof-en estiloa: zuzenean mamiaren bila doa; esaldi labur, lau eta biluziez baliatzen da; elkarrizketa zuzen eta biziez jositako istorioak dira. Liburuak hogeita bost kontakizun dakartza, elkarri kateatuta gustura irakurtzen diren horietakoak. Giro arrotzean igarotzen dira gertakizunak, baina, aldi berean, modu hunkigarrian bilduak ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Idazlearen estiloa xumea izanagatik, umore beltzez eta lirismoz zipriztintzen dira lerroarteak: senarra aizkorakadaz hilda aurkitu duen emaztea, tren geltoki batean harrizko bihurtu zen agurea, egunak ebasten dituen lapurra… Ipuin tristeak dira gehienak.