"Bidaiarik luzeenak"

"Bidaiarik luzeenak" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Amaia Iturbide
Erein, 232 orrialde

Amaia Iturbidek bide luzea egin du euskal literaturan. Bilbotar honek hiru poesia liburu idatzi ditu, "Eskaileraren bi aldeetan" (1986), "Itzulbidea" (1992) eta "Gelak eta zelaiak" (1994). Horrez gain, Iturbide saiakera interesgarriak idatzitakoa da euskal olerkari giltzarriei buruz, "B. Gandiaga, J.A Artze eta X. Leteren poemagintza" (2000), eta "Mimodramak eta ikonoak gidari, estetikan barrena" (2002), horien artean.  Oraingoan, idazleak narraziora salto egin du, baina lerroarteko poesia erabat baztertu gabe. Bere lehen ipuin liburu honetan, bidaiak, poesiak eta pinturak elkarlotutako 18 ipuin josi ditu, fikzioarekin, fantasiarekin, eta errealitatearen mugekin jolasean. Ondorengo definizio politaz balia gaitezke ipuinotan barneratzen hasteko: "Izarra bezain urrun eta eraztuna bezain hurbil, baina beti harrigarriaren atalasean, hortxe dago ipuina. Errituz zipriztindutako kutxatila, esku sotilak idatzitako eskuizkribua, kometa bat, errutinan eztanda egiten duen txinparta, gauza bitxien taupada, horixe da ipuina".