"Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan"

"Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbost-idazle-hasier-etxeberriarekin-berbetanquot/@@download/image/22p48-1.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Hasier Etxeberria
22.zenbakia
"Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan"
ALBERDANIA
350 orrialde



Hasier Etxeberria idazle eta kazetariak bost idazle handi elkarrizketatzeko parada izan du. Gehiago ere izan zitezkeen, baina bost izen hauek aukeratu ditu: Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria eta Joseba Sarrionaindia. Nola sartu ziren idazketa munduan, nola sortu zitzaien kulturarekiko zaletasuna, zein izan ote den euren arteko harremana, nola ikusten dute euskal literaturaren etorkizuna... Aspektu interesgarri asko jorratzen dira liburuan. Belaunaldi ezberdinekoak izan arren, gauza askotan bat datoz bostak; beste batzuetan, berriz, bakoitzaren esperientzia eta ikuspuntuak ezberdinak dira. Kazetaritza molde klasikoetik apur bat urrunduta, Etxeberriak elkarrizketa modu ezberdinak landu ditu liburuan.