"De rerum natura"

"De rerum natura" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotde-rerum-naturaquot/@@download/image/57p58-2.jpg
2005/11/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Zaldi eroa
57.zenbakia
"De rerum natura"
ELKAR



Kokimizaleek ederki asko ezagutzen dute Zaldi Eroa, baina egia esan, gutxik dakite izengoiti horren atzean nor dagoen: bada, Patxi Huarte da Zaldi Eroa izenaren atzean ezkutatutako komikilaria. Nafarroako Erriberrako Faltzes herrian jaiotako buru zorrotz honek urteak daramatza Euskal Herriari Nafarroatik begira. Zaldi Eroa Napharheid aldizkariaren arimetako bat izan zen, eta azkenaldion, gosaria alaitzen digu egunero Berria egunkarian argitaratu ohi den "De rerum natura" komiki-tiraren bitartez. Pertsonaia antologiko asko sortu ditu Zaldi Eroak: Gizon jakintsua eta M´ongolo, Euskal Pilota, Azken antxoa, Mieltxo Plastilina irakaslea, Euskal Taliban jatorra, Nafarroa komandantea eta Petilla… Komiki bilduma honek bihotza alaituko dizue.